Larunbat honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 18a, 11:01

Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizun berriak Albaolan garatzen ari diren proiektua du ardatz. Pasai San Pedron XVI. mendeko baleontziaren errepika eraikitzen ari dira. Eta pailazoek ideia horretan oinarritu dute lan berria: “Txo, Mikmak txikia”. Larunbat honetan, bi saio eskainiko dituzte Usurbilen. Sarrerak dagoeneko salgai dituzue Marije dendan eta Bordatxon.

 

Bi saio eskainiko dituzte

Abenduaren 20an larunbata, 16:00etan eta 18:30ean arituko dira Oiardo Kiroldegian, Argiaren Lagunak taldekoek antolatuta. Eta #Kilometroak15, Udarregi Ikastola eta Ikastolen Elkartea laguntzaile dituztela. Sarrerak aurrez salgai jarri dira Marije arropa dendan eta Bordatxon, 7 euroren truke. 8 eurotan egunean bertan. 12 hilabete arteko haurrek sarrera doan.