Jose Luis eta Usoa Zumeta artista usurbildarrek Udarregi ikastolaren aldeko ekarpen berezia egin dute. Horretarako, 150 serigrafia original egin dituzte, eta 150 eurotan salduko da bakoitza. Diru hori ikastolarentzako izango da, eraikin berriaren mailegua ordaintzen eta frontoia estaltze laguntzeko balioko dute.
Serigrafiak eskuratzeko hainbat modu daude. Ikastolako idazkaritzan eskuratu daiteke, eta erreserbak telefonoz (943 36 12 16), emailez eta GATTUNK dendan egin daitezke.
Serigrafia bera azaroaren 29an osatu zuten Zumetatarrek Udarregiko ikasleen laguntzaz. Kilometroen leloa eta irudia aurkezteko ikuskizuna egin zuten, eta ekitaldi horretan bertan margotu zuten ondoren serigrafia bihurtu den 2x7,5 metro koadroa.