Udarregiko DBHkoak musikari eta abeslari, gabonetako kanten saioan

Musikari eta abeslari bikainak ditugu Udarregi Ikastolako DBHko ikasle eta irakasleak. Gabon kantez girotu dute goiz partean, Atxegalde eta herri erdigune ingurua. Abesten une batzuetan, txirula jotzen besteetan, eguberriak heldu direla gogorarazi digute.