Kalezarretik Kaxkorako kalejira jendetsua, Udarregiko LH-koena

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 19a, 12:21

Kalezarretik Zubiaurrenea kalerantz datorren aldapako trafikoa etenda zen goiz erdian, ez zegoen leku handirik autoentzat. Ikasle eta irakasleen artean jendetza bildu baitu, Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzakoek egin duten gabon kanten saioko kalejirak. Jaione Eskuderok eta ikasle trikitilariek gidatu dute Kalezar Kaxkoarekin lotu duen ibilbidea. Bidea gabon kantez girotu dute.