Olentzero eta argazkilariz inguraturik, Udarregiko HHkoen gabonetako kalejira

Ezin hobeto babestuta osatu dute Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek gabon kantak abesteko eguerdi partean burutu duten kalejira. Senide, guraso eta lagunez inguratua, eta euren argazki eta bideo kamerez noski. Denok genbiltzan argazki onenaren bila, eta irudiak ateratzeko tarterik aurkitzea ez da lan erraza izan gaurkoan.

3-6 urte arteko haurrek, Agerialdetik frontoirako bidea osatu dute. Tartean, Mikel Laboa plaza ondoko errotondan geratu dira. Udalak jarritako olentzeroren estalpe ondoan abestera. Dema plazan amaitu dute.

Haur Hezkuntzako saioarekin, oporretara doaz Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Merezitako bi asteko atsedenaldiaren ostean, utarrilaren 7an itzuliko dira ikasgeletara. 

Aurretik halere, ez ahaztu; Haur Eskolakoen txanda iluntzean. Kalejiran irtengo dira:

Abenduak 19, ostirala
17:00 Olentzeroren etorrera Haur Eskolara.
17:30ak aldera abestera Kalezarretik Kaxkora: Zubiaurrenea, Mikel Laboa plaza ondoko errotonda, eta amaiera, frontoian. 
18:15ak aldera frontoian elkartu. Girotzeko musika eta pintxoak salgai.