Zubietako Eskola Txikikoak ere kantari goizean

Eguerdi partean, Zubietako Eskola Txikiko irakasle, ikasle eta gurasoek errebote plaza inguruan eskaini duten gabonetako kantaldiko irudiak segidan. Santo Tomas giroko ostirala dute, oporraldi aurreko azken klase egun hau; abestu ostean, txistor jan ederra egitekoak ziren eta.

Bi asteko oporraldia dute orain aurretik. Urte berrian itzuliko dira ikasgeletara. Eta urte berriarekin, eraikin berria izango du Zubietako Eskola Txikiak. Lanak aurreratuta dituzte jada. Atzerapenik ez bada, 2015eko lehen hilabeteetan inauguratuko dute gune berria.