"Loreak" filma ikusteko bina sarrera, Iñaki Astiasuinzarra eta Itziar Dorronsoro bazkideentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 19a, 17:33

Loreak filma ikusteko bina sarrera zozketatzeko kanpaina egin dugu egunotan. Baldintza bakarra: NOAUA!ko bazkide izatea. Egin berri dugun zozketan, Iñaki Astiasuinzarra Irastorza eta Itziar Dorronsoro Ariz izan dira sarituak, zorionak! Gainontzekook, sarrerak salgai dituzue, aldez aurretik 6 eurotan Bordatxon eta Lizardin. Edo leihatilan bertan, 7 eurotan.

Email bana idatzi duten bakarrak izan dira Iñaki eta Itziar, beraz, eurentzat izango dira bina sarrera. Bihar, abenduak 20 larunbata, proiekzioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da Sutegiko leihatila: 19:00etan. Handik pasa eta zuen izenean izango dira bina sarrera zain.

Sarrerak: Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n salgai. Aurrez 6 eurotan, egunean 7 euroren truke. NOAUA!ko bazkideek 3 eurotan, NOAUA!n. Bina sarrera bikoitz zozketatuko ditugu NOAUA!ko bazkideen artean.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Loreak, Sutegin

Abenduak 20 larunbata, 19:30ean Sutegin.

Sinopsia: “Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira”.

Zuzendariak: Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga.
Aktoreak: Nagore Aranburu (“Ane”), Itziar Ituño (“Lourdes”), Itziar Aizpuru (“Tere”), Josean Bengoetxea (“Beñat”), Egoitz Lasa (“Ander”), Ane Gabarain (“Jaione”), Jose Ramon Soroiz (“Txema”), Jox Berasategi (“Jexus”).
Iraupena: 99 minutu.
Ekoizpena: Irusoin eta Moriarti.