2014-15 denboraldiko urte honi dagokion azken futbol neurketak jokatuko dituzte larunbat honetan, 10:00etan hasita Haranen. Hiru neurketa guztira:
Abenduak 20, larunbata
10:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E.
12:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Idiazabal K.E.
16:30 Ohorezko Maila: Usurbil F.T.-Ordizia K.E.
Gabonetako errifa zozketa
Euro batean eskura ditzakezue, Usurbil FT-k eguberriei begira antolatu duen zozketako errifak. Adi, astelehen honetan, abenduaren 22an ospatuko den Gabonetako Loteriaren laugarren sariko lehenengo zenbakia izango baita, zozketako zenbaki saritua.
Gabonetako I. Futbol Topaketa, abenduaren 27an
Usurbil FT-k antolatuta, Futbol Eskolako 2004. urtean jaiotako taldeak parte hartuko du. Baita Uharte, Añorga, Hernani edota Villabonatik topaketara etorriko diren taldeek ere.
Abenduak 27, larunbata
09:30 Aurkezpena.
10:00 Topaketen hasiera.
12:30 Finalerdiak.
13:00 Finala.
Tokia: Harane.
Antolatzailea: Usurbil F.T.