Urteko azken eskubaloi jardunaldia asteburu honetan. Neurketen jokaleku aldaketekin. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek larunbat arratsalde honetan eskainiko duten ikuskizuna tarteko, Kiroldegian jokatzekoak ziren neurketak tokiz aldatuko baitituzte. Eskubaloi partidak, larunbat, igande eta baita astearte iluntzean ere. Tartean, 1. nazional mailan lehiatzen ari den senior mutilen taldea Uhartera doa hango taldekoekin lehiatzera. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak.
Hemen eskubaloi neurketen agenda:
Abenduak 20, larunbata
13:00 Kadete neskak, Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian: Usurbil K.E: “B”-Egia Reformas Pablo Vega
16:00 Autobus zerbitzua Oiardo Kiroldegitik Uhartera. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com.
18:45 Uharten: Senior mutilak 1. Nazional taldea: Uharte-Ucin Aluminio Usurbil
Oiardo Kiroldegian:
Abenduak 21, igandea: Oiardo
10:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Bankoa Elgoibar
11:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Aiala Zarautz
Abenduak 23, asteartea
20:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Egibide
Abenduak 27, larunbata
Egunean zehar, Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.