Atzo Zumarteko ikasleak Aiton-amonen Puntapax eguneko zentroan gabonetako kontzertua eskaini zuten. "Ekitaldi xume baina hunkigarri eta partehartzailea izan zen, ikasle eta aiton-amonek musika jo eta kantatu elkarrekin egin zuten", Zumartetik aditzera eman digutenez. "Eskusoinu, pianojole eta txistulari bakarlariak eta biolin-gitarra-flauta-klarinete-eskusoinu taldeak abesti desberdinak jo zituzten eta Hator –Hator abestia denok elkarrekin jo-kantatuz amaitu zen kontzertu txikia".
Lehengo urtean hasi ziren Zumarte Musika Eskolakoak emanaldi hau eskaintzen eta bi aldetatik oso interesgarria zela ikusi ondoren, "aurten errepikatu egin dugu eta aurrerantzean ere emanaldi honekin jarraitzeko asmoa dago".