Haur Eskolatik, frontoiko gabon festara iluntzean

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 19a, 19:45

Gabon kantez blaitu gaituen egun hau amaitzeko, Haur Eskolakoen txanda. Olentzero eta Mari Domingirekin, frontoirainoko bidea osatu dute hezitzaile, haur eta gurasoek ostiral iluntze honetan. Baserritar jantziekin, gabon kantak abesten. Pilotalekuan askari eder askoa prestatua zuten. Eta hantxe amaitu da gabonetako kalejira, musika giro ederrean.