Ipuinak, Inauteri Festarako gaia

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 19a, 20:14

Aukeratu dugu gaia. Ipuinen inguruan mozorrotzeko gonbita luzatzen dizuegu, datorren otsailaren 14an Usurbilen ospatuko den Inauteri Festa egunez. Tabernetan zintzilikatu ditugun zerrendetan jasotako proposamenetako bat izan da ipuinena. Zuen ekarpena beraz. Baina gehiago ere egon dira; historia, pelikulak, natura, lanbideak... Milesker parte hartu duzuenoi! Eta hasi mozorroa prestatzen! Otsailaren 14a konturatzerako, gainean izango dugu eta.