Muxurbil taldekoen "Eguzkia eta ilargia" ikuskizuna, 12:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 20a, 09:15


Aurreko igandeko Santo Tomas Azokaren ostean, beste bi hitzordu ditugu Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari eta aktorearekin, datozen eguberriotan. Hasteko, larunbat honetan, Ixabelek bideratzen duen Muxurbil antzerki tailerrak, "Eguzkia eta ilargia" emanaldia eskainiko du 12:00etan Sutegin.

Eguberriotan ere beste ipuin kontaketa saio batean aurkituko duzue Agirresarobe, abenduaren 26an Santuenean. Hona hemen, hitzorduon zehaztasun gehiagoren berri:

Abenduak 20, larunbata
12:00 Muxurbil antzerki tailerrekoen "Eguzkia eta ilargia" ikuskizuna, Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Muxurbil antzerki tailerra.

Abenduak 26, ostirala
17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa, Santueneko frontoian.
Ondoren, txokolate jana.
Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.