Film emanaldia, 15:30etan Gaztelekuan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 20a, 08:40


Eguberri betean da Gaztelekua. Ekintza eskaintza zabala antolatu dute 12-16 urte artekoentzat. Film proiekzioa DBH 1ekoentzat, larunbat honetan, 15:30etan. Antolatzaileek jakitera eman nahi dituzten pare bat ohar. Lotu duten egitarau zabalaren baitan, zenbait irteera programatu dituzte; hala nola, Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira, Igeldora edota Kars-etara. Irteeretan parte hartu nahi dutenek, guraso baimenak aurkeztu beharko dituzte Gaztelekuan. Eta bigarrenik, jarraian zerrendatu ditugun ekintzen inguruko zehaztasun gehiagoren berri, "dirua, garraioak, materiala...", Gaztelekuan bertan jaso dezakezue:

Abenduak 20, larunbata

15:30
Film emanaldia Gaztelekuan, DBH 1ekoentzat.

Abenduak 22, astelehena

15:30
Gaztelekutik igerilekura, DBH3ko taldekoekin.

Abenduak 26, ostirala
15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz jauregira, DBH2 taldekoekin.

Abenduak 29, astelehena

16:00
Gaztelekutik Kars-etara irteera, DBH4 taldekoekin.


Urtarrilak 2, ostirala

15:10
Gaztelekutik Txuri Urdin izotz pistara irteera, DBH1 taldekoekin.

Urtarrilak 10, larunbata

15:45
Gaztelekutik Igeldora irteera, DBH1 taldekoekin.

Irudia: Gaztelekua.