Jolasak Ziortzakoen eskutik, oporrak hartu berri dituzten LH 5-6ko ikasleentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 20a, 09:05

Larunbat goizeko 11:00etatik aurrera, Ziortzakoek antolaturiko jolasetan parte hartzeko aukera izango dute LH 5-6 mailetako ikasleek. Ziortzakoak, urtarrilaren 5ean ospatuko den Errege Kabalgata ere prestatzen dabiltza. Ekimenean antortxero gisa parte hartu nahi dutenek, urtarrilaren 2an bilera baterako hitzartu dituzte Ziortzako egoitzan:

Abenduak 20, larunbata
11:00
LH 5-6 gazteei zuzenduriko jokoak. Antolatzailea: Ziortza.

Urtarrilak 2, ostirala
11:00
Errege kabalgatarako antortxeroen bilera. Deitzailea: Ziortza.

Urtarrilak 5, astelehena
11:00 Erregeen postaria, Ziortzako egoitzatik irtengo da frontoirantz.
Ondoren, haurren gutun bilketa frontoian.
18:00
Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Antolatzailea: Ziortza.