Argiaren Lagunak taldekoen eskutik, "Txo, Mikmak txikia" ikuskizun berria aurkeztera datoz, larunbat honetan, abenduaren 20an Oiardo Kiroldegira, Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Emanaldi bikoitza eskainiko dute; 16:00etan, eta 18:30etan. Sarrerak salgai egon dira aurrez, Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan, 7 euroren truke. Emanaldi unean, 8 eurotan eskuratu ahalko dira. 12 hilabete arteko haurrek sarrera doan izango dute.
Ikuskizunarekin batera, CD bat ere kaleratu du pailazo taldeak. Aurtengo ikuskizunak, Albaolan garatzen ari diren proiektua du ardatz. Pasai San Pedron XVI. mendeko baleontziaren errepika eraikitzen ari dira. Eta pailazoek ideia horretan oinarritu dute Usurbilgo Kiroldegian eskainiko duten ikuskizuna: "Txo, Mikmak txikia". "Ipuintxoak" eta "Gu gara Mikmak" abestiaren letrak Albaolako kide den Jon Maia bertsolariak eginak dira. Musika moldaerak Xabier Zabalak egin ditu eta kantari Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak aritu dira. Beste behin, bidelagun asko izan dituzte, tartean, Sorkun eta Niko Etxart.
Larunbat honetan Kiroldegian izango ditugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ikuskizun berriarekin. Argiaren Lagunak taldekoek antolatu eta #Kilometroak15 ekimenak, Udarregi Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak lagundutako ekitaldian.