"Loreak" proiektatuko dugu, 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 20a, 10:30

“Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira".

Donostiako Zinemaldian estreinatu zen "Loreak" filma Usurbilen larunbat honetan, abenduaren 20an ikusgai, NOAUA!ren eskutik, iluntzeko 19:30etan Sutegin. Filmeko bi zuzendariak, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga gonbidatu ditugu Sutegira. Haien eskutik, filmari buruzko zehaztasunen berri jaso ahalko duzue.

"Loreak"
Zuzendariak: Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga.
Aktoreak: Nagore Aranburu ("Ane"), Itziar Ituño ("Lourdes"), Itziar Aizpuru ("Tere"), Josean Bengoetxea ("Beñat"), Egoitz Lasa ("Ander"), Ane Gabarain ("Jaione"), Jose Ramon Soroiz ("Txema"), Jox Berasategi ("Jexus").
Iraupena: 99 minutu.
Ekoizpena: Irusoin eta Moriarti.

"Loreak" lanari buruzko informazio gehiago:
http://www.loreakfilm.com/eu/

Sarreren zozketako sarituak...
"Loreak" filma ikusteko sarrerak aurrez salgai izan dituzue 6 eurotan Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n. Larunbat iluntze honetako proiekzioa hasi aurretik Sutegin bertan, 7 euroren truke eskuratu ahalko dituzue. Bestalde, gogoan izan, bazkideon artean, bi sarrera bikoitz zozketatu genituen atzo. Iñaki Astiasuinzarra Irastorza eta Itziar Dorronsoro Ariz izan dira sarituak, zorionak! Proiekzioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da Sutegiko leihatila: 19:00etan. Handik pasa eta zuen izenean izango dira bina sarrera zain.