Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 22a, 09:00

Mirotz Ullate gaztearen omenez, urte garai honetan ospatu ohi den gabonetako eskubaloi txapelketa, larunbat honetarako, abenduaren 27rako antolatu dute. Infantil mailako jokalariak bilduko dira Oiardo Kiroldegian. Txapelketaren zazpigarren edizio honetan, Zarautz, Basauri, Tolosa, Aloña Mendi, Pulpo edota Eibar taldeetako ordezkariek parte hartuko dute. Hona hemen, neurketen ordutegiak:

Mutilen txapelketa
Mutilak-A
Usurbil, Zarautz, Basauri

Mutilak-B
Tolosa, Aloña Mendi, Pulpo

09:00 Usurbil-Zarautz
10:00 Tolosa-Pulpo
11:00 Zarautz-Basauri
12:00 Tolosa-Aloña Mendi
13:00 Usurbil-Basauri
14:00 Aloña Mendi-Pulpo
16:00 5.-6. postuak
17:20 3.-4.postuak
18:40 Mutilen finala

Nesken txapelketa
Neskak-A
Usurbil, Eibar, Pulpo

Neskak-B
Zarautz, Basauri, Aloña Mendi

09:30 Usurbil-Pulpo
10:30 Zarautz-Aloña Mendi
11:30 Eibar-Pulpo
12:30 Aloña Mendi-Basauri
13:30 Usurbil-Eibar
14:30 Zarautz-Basauri
16:40 5.-6. postuak
18:00 3.-4. postuak
19:20 Nesken finala

13:00-15:30 Bazkaria.
20:00 Sari banaketa.

Neurketen iraupena: 12 minutuko bi zati eta minutu bateko atsedena. 
Tokia:
 Oiardo Kiroldegia.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.