Gabon kantuak abesteko erronda luzea dugu abenduaren 24 honetan. Aginagarrak izango ditugu kantuan kalera irteten goiztiarrenak. Bazkalostean, Santuenean, Zubietan eta Usurbil erdigunean, gabon kantu giroa nagusi iluntzera arte. Honatx deituak dauden hitzorduak:
Abenduak 24, asteazkena
09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera irteteko bira.
Antolatzailea: Aginagako Parrokia.
16:00 Zubietan: gabon kantak abesteko kalejira, Artzabaletatik abiatuta.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
17:00 Kaxkoan: gabon kantak abestera Parrokiatik.
Antolatzailea: Parrokia.
17:30 Kaxkoan: Olentzero jira euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, frontoitik abiatuta.
Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, kantu taldea.
18:00 Santuenean: gabon kantak abesteko irteera Olentzerorekin.
Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.
19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.