Urak eta kloroak kaltetua dute Urdaiagako ur gordailua. Usurbildarrek edandako uraren %42 bertakoa dela aintzakotzat hartuta, Udaletik ohartarazi dutenez, "konponketa hauek egitea beharrezkoa iruditu zaigu". Lanak urtarrileko lehen egunetan egitekoak dira, eta zortzi asteren buruan, amaitzea aurreikusten da. Obrak Construcciones Zubieder S.L. enpresari esleitu dizkio Udalak. 148.660,75 euroko inbertsioa bideratu dute.
Barrutik itxura berritzera
Gordailuaren beharrak aztertu ditu Udalak eta "azterketa sakon bat egin ondoren, proiektuak ondorengo aktuazio nagusi hauek jasotzen ditu:
-Barruko hormen konponketa. Agerian dauden hormetan urak sortutako kalteak tratatu eta konponduko dira.
-Sabaiak gehiegizko zama izateaz gain, kalte handiak dauzka. Ondorioz, sabaia ezabatu eta arinagoa izango den sabai berria eraikiko da.
-Egungo giltzen gela handitu eta giltzak berrituko dira.