Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute gaur Aginagako ludotekan

Noaua Aldizkaria 2014ko abenduaren 23a

Bihar, abenduaren 24rekin batera, Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira, gauzak ondo bidean. Baina bezperatik gure inguruan ibiliko dira. Gaur arratsaldeko 17:30ean, Aginagako ludoteka bisitatuko dute. Eta ondoren, txokolate jana iragarri du Antxomolantxa Elkarteak.