Asteburu honetan, haur eta gaztetxoentzat bi film

Noaua Aldizkaria 2014ko abenduaren 26a

Asteburu honetan, gaztetxoentzako bi film proiektatuko dituzte Sutegin. Larunbat honetan, "Txori Urdin", eta igandean "Winkyren zaldia". Bi sesioak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta sarrerak egun berean salduko dira, Sutegiko leihatilan.

 

Abenduak 27, larunbata

17:00 Film emanaldia gaztetxoentzat Sutegin: Txori Urdin. 

Sinopsia: “Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egingo dio”. Sarrera: 3 euro.

 

Abenduak 28, igandea

17:00 Film emanaldia haurrentzat Sutegin: Winkyren Zaldia. 

Sinopsia: “Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk zaldi eder batekin egiten du topo”. Sarrera: 3 euro.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala. 

Laguntzailea: Ziortza.