Familien bilgunea, Parrokiak antolaturiko gabonetako kalejira

Noaua Aldizkaria 2014ko abenduaren 24a

Gabon kantak abestuz eman dute arratsalde eta iluntze partea herri erdigunean, Parrokiak antolatutako gabonetako kalejiran parte hartu duten herritarrek. Guraso eta seme-alabek, familiek osatu duten talde handiak Kaxkoko kaleak zeharkatu ditu. Ekitaldia amaitzeko, presoen eskubideen aldeko Olentzero-jirakoekin bat egin eta guztiek batera frontoian abestekoak ziren.