Presoak gogoan, ospatu berri den Olentzero-jira berezian

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 24a, 19:44

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak antolatutako olentzero-jira berezia ospatu da iluntzean. Herrian falta diren Xomorro, Patxi, Olatz... eta gainerako preso eta iheslariak gogoan izan ditu, herri erdigunea zeharkatu duen kalejira bereziak. Presoen eta senideen eskubideak errespetatzea eskatu da beste behin, oraingoan, gabon kantak abestuz. Trikitilariekin, Olentzero eta Mari Domingirekin osatu dute ibilbidea, kalejirara batu diren herritarrek.

Adi, eguberriotarako preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimen gehiago deitu baitira. Honatx egitaraua:

Abenduak 26, ostirala
20:00 Dispertsioa salatzeko elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Abenduak 26, ostirala: "Denak ala inor ez"
16:30
 Pala txapelketa (bikoteen izen emateko zerrendak, betiko tabernetan).
19:00 Txokolatada musikatua.
20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan; "Euskal preso eta iheslariak etxera".
Ondoren, elkartasun gunea deiturikoa abiatuko da Sutegin. Bertan baraualdia eginez gaua pasako dugu.
Gauean, "Barrura begirako leihoak" dokumentala proiektatuko da, solasaldiak egongo dira...
Antolatzailea: Ernai.

Abenduak 27, larunbata: "Denak ala inor ez"
9:00 Esnadeia eta kaleak hartuko ditugu hainbat ekimen burutuz.
12:00 Hernanira joango gara eta bertan beste hainbat ekimen gauzatuko dira.
Antolatzailea: Ernai.

Abenduak 31, asteazkena
20:00
 Topa berezia Dema plazan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Urtarrilak 10, larunbata
17:30
 Sare mugimenduak Bilbon deituriko mobilizazioa, "Euskal Herria ahora, now, maintenant, orain!" aldarripean. Autobus zerbitzua Usurbildik. Izen emateko zerrendak urtarrilaren 9ra arte, Txiribogan, Zendoian, Aitzagan eta Bordatxon.