Umore onez eta festa giroan. Herri merkataritza eta ostalaritzari geure atxikimendua adierazteko aukera izango dugu. Abenduaren 31n ospatuko da Hurbilago San Silvestre korrika saioa. 17:00etan abiatuko da, Kaxkoko “merkatalguneari” bi itzuli emango dizkion kirol ekimena. Frontoian hasi eta leku berean bukatuko da. Herri lasterketarako izena berriz, urtero moduan, aurrez eman beharko da, hurbilago.com orrian edo elkarte kide diren establezimenduetako batean.
Hurbilago Elkarteak antolatu eta Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babesturiko hitzorduan ez dira opariak faltako, lasterketa herrikoiaren amaieran zozketatuko direnak.