Giro atsegina San Esteban Txiki ospakizunean, meza ondoren batez ere

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 26a, 13:12

San Esteban auzoko Jai Batzordeak, aurten, indartu egin du egitaraua. Orain arte goiz pasa zena, honakoan egun pasan bihurtu dute. Goizeko meza nagusiari eta ondorengo hamaiketakoari, bazkaria erantsi diote. Otordua, Zumeta jatetxean ospatu asmo dute. Izena emateko epea ordea, abenduaren 23a amaitu zen. 

Gaur eguerdian, San Esteban auzora igotzeko giro atsegina zegoen. Ohi bezala, bertako ermita jendez bete da. Eta mezatik atera orduko, zain zuten hamaiketakoa. Jai Batzordekoak aritu dira salda, txorizo pintxoa eta ardoa partitzen. Jan eta edan ugariko egunak pasa baditugu ere, San Esteban Txiki eguna ospatzera igo direnek ederki asko gozatu dute eskaini zaien hamaiketakoarekin.