Duela urtebete zendu zen Jon Uribe gaztea, eta urtarrilaren 3an omenaldia egingo diote. Jontxuren lagunak prestaketa lan betean dira. Omenaldi egunerako irudi bilduma bat osatzen ari baitira. Jonekin eginiko argazkirik baduzue, hauxe duzue, berau bidaltzeko helbidea: jontxu.herriko.alkate@gmail.com
Hauxe da momentuz, lotu duten egitaraua:
Urtarrilak 3, larunbata
11:00 Jokoak frontoian.
13:00 Poteo musikatua.
14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian:
-Txartelak salgai: aurrez eta 12 eurotan, Txiribogan, Aitzagan eta Irratin.
-Menua: barazki paella, oilaskoa eutxorrei saltsan eta postrerako, gazta. Ogia, edaria, kafea eta kopa barne.
19:00 Omenalditxoa (argazki proiekzioa) eta jarraian, herriko taldeen kontzertuak Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Jontxuren lagunak.
Gaztetxekoen agenda betea
Urtarrilak 8, osteguna
20:30 Afari beganoa Gaztetxean, borondatearen truke. “Basa landareekin egindako errezeta desberdinak izango ditugu garaiko barazkiekin nahastuta: sorgin-zopa, osin-patea…”.
Urtarrilak 18, igandea
18:00 Antzerkia: “La Esclusa”. Sarrera: 3 euro. “16 urte preso egon eta bihar... askatasuna!! Ez begiratu andere atzera, bihotzak argitu eta dantza egin. Dantza egiteko ordua da. Kar–tzelako gaia eta emakumearena, bide batez ukitzen dituen antzezlana Ana Plazaren eskutik. Antonio Morenok zuzendua”.
Urtarrilak 25, igandea:
Haur eta Gaztetxoen Eguna
10:30-12:30 Jolasak frontoian: LH4-DBH 2koei zuzendua.
17:00-19:00 Tailerrak Gaztetxean: HH3-LH3koei zuzendua.
19:00etatik aurrera, txokolate jana denentzat.
Antolatzaileak: Usurbilgo Gaztetxea eta herriko hainbat gazte koadrila elkarlanean.