Elkarteen arteko Mus Txapelketaren final nagusia Zubietako Joko Garbi elkartean jokatu zen eta etxekoak izan ziren garaile. “Lehia estu baten ondoren Zubietako Joko Garbi elkarteko Iñaki eta Andres izan ziren aurtengo txapeldunak. Bigarren postuan Jokin eta Arkaitz (Aitzaga), Jose Agustin Ugarte “Txantxon” eta Jose Jabier Manzisidor “Jota” (Aginaga) hirugarren eta Oskar eta Mikel (Joko Garbi) izan ziren laugarren”.
Urdaira Sagardotegia, Aginaga Sagardotegia eta Hotela, Bordatxo Taberna, Patri Jatetxea, Aialde Berri Sagardotegia, Araeta Sagardotegia, Barazar Ostatua Jatetxea, Iruin Sagardotegia, Alamandegi Jatetxea, Alorrenea Sagardotegia, Aratz Jatetxea, Saizar Sagardotegia, Txirristra Taberna, Maykar Jatetxea, Olarrondo Jatetxea, Txapeldun Taberna eta Kentuene Jatetxeari eskerrak eman nahi dizkiote.