Sari berri bat Usurbilgo Lanbide Eskolarentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 29a, 17:19

Usurbilgo Lanbide Eskola saritu dute Madrilen. “Multienergia Galderen Gela, helburu didaktiko eta funtzionalekin” izeneko proiektuari esker jaso dute Espainiako hezkuntza profesionalaren alorreko kideen errekonozimendua. Berrikuntzari lotutako saria da, zehatzago esanda, Usurbilgo Lanbide Eskolak bereganatu duena.
Abenduaren 1ean egin zen sari banaketa eta jendaurreko ekitaldian Patxi Vaquerizo zuzendaria eta Antonio Gil de Gómez izan ziren. Montserrat Gomendio alorreko Estatu Idazkariaren eskutik jaso zuten diploma modukoa.