San Silvestre lasterketa, begibistan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 30a, 09:39

Urte amaierako ekitaldi garrantzitsuena da, Hurbilago San Silvestre korrika saioa. Abenduaren 31n asteazkenarekin, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da, Kaxkoko “merkatalguneari” bi itzuli emango dizkion kirol ekimena. Frontoian hasi eta leku berean bukatuko da. Herri lasterketarako izena berriz, urtero moduan, aurrez eman beharko da, hurbilago.com orrian edo elkarte kide diren establezimenduetako batean. 

Hurbilago Elkarteak antolatu eta Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babesturiko hitzorduan ez dira opariak faltako, lasterketa herrikoiaren amaieran zozketatuko direnak.