Izoztua esnatu zaigu herria


Bazterrak zurituta esnatu zaizkigu astearte honetan. Herri inguruko paisaiak izoztuak, ondoko argazkietan ikus daitekeen moduan. Kalean jende askorik ez, eta zebiltzanak arropa lodi askoekin. Egunotako irudia izango da. Tenperatura benetan baxua izango omen dugu eta, urte amaiera honetan. Astearte gau honetarako, "termometroa izotz mugatik jaitsiko da berriro", Euskalmet meteorologia agentziaren arabera. Gauerditik goizeko 10:00etara, muturreko tenperatura baxu eta izotzagatik abisu horia ezarri dute.

Gauza bera, urte berriari ongi etorria emateko. Urte zahar gauez, parranda egin nahi duzuenok, atera txano, beroki eta eskularruak. 2015ean sartuko garen gauerditik goizeko 10:00etara ere abisu horia iragarri baitu Euskalmet-ek, muturreko tenperatura baxu eta izotzagatik. Epeltzeko, egunotan izango dugun eguzki orduak baliatu beharko dira beraz.