Iaz bezala, abenduaren 30 honetarako ere ekitaldi berezia deitu dute aurten, "Egiari bide, askatasuna amets" goiburupean. Hitzordua, iluntzeko 19:00etan frontoian. 1936tik hona, bakoitzak bere garaian, eta bere ideologiatik, herri honen askatasunaren alde borrokatu zutenak ekarri nahi dituzte gogora. Ideologia zein garai ezberdinetako borrokalariak ahazturan eror ez daitezen. Oroimen ariketa hau, 36ko gerratik hona borrokan aritu direnei begira egina dago. “Egia guztiak ikus ahal izateak elkar ulertzeko bidea zabalduko baitu”, duela urbetete antolatzaileek NOAUA!ri adierazi ziotenez. Astearte honetarako iragarria dagoen ekitaldiarekin, aitortza, erreparazioa eta justiziaren premia azpimarratu nahi da. “Ez ahaztea zer gertatu zen. Berriz errepikatu ez dadin”.