Estrainekoz zortzi pilota elkarte lehian jarri dituen Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionaleko finalerdietan da Usurbil. Abenduaren 20an Gasteizko Zaramagaren aurka jokaturiko neurketetan 2-1 irabazi ostean, esandakoa, finalerdietarako sailkatu dira etxekoak. Usurbildarren hurrengo aurkariak, Berako Bortziriak taldekoak izango dira. Urtarrilaren 4an jokatuko dute finalerdia, Amezketan. Udalerri honetako Larrunarri pilotalekuan ospatzen ari dira asteotan, txapelketako partida guztiak.
Usurbilgo Pilota Elkarteak finalerako txartela eskura dezake urtarrilaren 4an. Final handia, urtarrilaren 11n jokatuko da. Amezketako frontoian baita.
Kanporaketak, amaitu berriak
Nagusien mailan dabiltzan kirolariak ari dira parte hartzen, nazio mailako kirol ekimen honetan. 3 arlotan lehiatzen ari dira:
1- 4 1/2ra, 18 tantora.
2-Eskuz banaka pilotaleku osoan, 18 tantotara.
3-Binaka, 22 tantotara.
Txapelketa, abenduaren 14an abiatu zen. Aurreko igandera arte, kanporaketa saioak jokatu dituzte. Finalerdiak datoz orain.
Txapelketako lehiakideak
Zaramaga (Gasteiz), Adiskide (Galdakao), Iparralde, Huarte, Bortziriak (Bera), Zazpi-Iturri (Amezketa), Aurrera-Saiaz (Tolosa) eta Usurbil.
Usurbilgo taldea
Xabier Santxo, Xabier Urbieta, Ander Quina. Aitor Gorrotxategi, Asier Arruti, Iñigo Altuna, Mikel Elola, Xabier Errasti, Haritz Lertxundi eta Asier Katalina.
Neurketen jokalekua
Amezketako Larrunarri pilotalekua.
Neurketen egutegia
Urtarrilak 2 eta 4: finalerdiak.
Urtarrilak 11, igandea: finala.