Gabonetako I. Futbol Topaketako kopa, etxean geratu da

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 30a, 07:00

Emozioz beteriko goiza bizi izan zuten aurreko larunbatean, Usurbilgo Futbol Eskolako 2004an jaiotako gaztetxo taldeak. Estreinakoz gabonetako lehen futbol topaketan parte hartu zuten, Uharte A eta B, Urnieta, Villabona, Lazkao, Baloiaren Ametsak eta Hernani taldekoekin batera. Azken faseraino heldu ziren usurbildarrak. "Finalean, Usurbilek Lazkaoren aurka jolastu eta berdindu ondoren, penaltietan irabazi zuten!", berri eman dute Usurbil FT-tik. Gabonetako l. Futbol Topaketako kopa etxean geratu da beraz.

Gaztetxoak oso pozik. Ez bakarrik kopa irabazi zutelako, bezperan, futbolari ezagunen bisita jaso zutelako baita; lehen mailan, Euskal Herriko talde ezberdinetan jokatzen ari diren usurbildar izarrena. Jon Irazustabarrena (Eibar), Imanol Agirretxe (Real Sociedad) eta Andoni Iraola (Athletic) bisitari izan zituzten gaztetxoek. Futbol Eskolakoekin arratsalde pasa ederra izan zuten.

Irudiak: Usurbil FT.