Kiroldegia txikien jolastaki handia, ostiraletik aurrera

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 31a, 08:00


Olentzerok opariak utzita alde egin zuen aurreko astean. Baina urte berriak opari potoloago bat dakar etxeko txikienentzat; dibertitzeko gune erraldoi bat. Aurreko urteetan baino beranduago, aldiz hitzorduari hutsik egin gabe, bueltan dator Gabonetako Haur Parkea, urtarrilaren 2tik 4ra Oiardo Kiroldegira.

Dinamizatze eskenatokia, jazz dance, esperimentuak egiteko zientziaren karpa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko tailerra, makillatzen ikastekoa, 2-6 urte artekoentzako ludoteka, puzgarriak... Eta ekitaldi bereziak egunero; ikuskizun, tailer eta diskofestarekin.

Ekitaldiak egunero
Epea: 
urtarrilaren 2tik 4ra.
Ordutegia: 
11:30-13:30, 17:00-20:00.
Tokia: 
Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte artekoei.
Antolatzailea: 
Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 2, ostirala
18:30 "Lapurretak" zirko ikuskizuna: "Ikuskizun dibertigarria eta partehartzailea da. Zigor Ozpin lapurretak egiten ditu baina ez da politikaria, PAILAZOA baizik. Munduari bira eman ondoren eta ehunka emanaldi ikusi eta gero, martxan jarri du bere estiloa daraman ikuskizun berria. Lortuko al du garaile ateratzea? Edo, jendeak bere aurpegia tomatez josiko du? Gertatutakoa gertatuta, espero dut dena hankaz gora jartzea eta partehartzaileei momentu atsegina pasaraztea".

Urtarrilak 3, larunbata
18:30 Txalaparta tailerra.

Urtarrilak 4, igandea
18:30 Diskotxikia.