Usurbilgo Udala, abenduan zehar bideratu asmo zituen zenbait herri-lan amaituta heldu da urte zahar egun honetara. Kalezar eta Txaramuntoko haur parkeak berrituko zituela iragarri zuten abenduan. Eta obren ardura zuen Benito Urban enpresak, amaitu ditu lanok dagoeneko.
Kalezarko haur parkea
-Egin diren lanak: "zegoen zorua kendu egin da eta goma berria jarri da azalera guztian. Halaber, zeuden jokoak osatu eta berritu dira".
-Aurrekontua: 7.812,12€.
-Lan hauetaz arduratu den enpresa: Benito Urban.
Txaramuntoko haur parkea
-Egin diren lanak: "zorua aldatu egin da eta goma berria jarri da azalera guztian. Txirristra eta balantzin zaharrak kendu eta berriengatik ordezkatu dira eta muelle berria jarri da. Kulunka mantendu egin da, pintaketa lanak egin ondoren".
-Aurrekontua: 5.876,67€.
-Lan hauetaz arduratu den enpresa: Benito Urban.
Irudiak: Usurbilgo Udala.