Gauerdiko hamabi kanpai hotsak entzun, mahats aleak jan eta suziri burrunba hotsen ostean, goizaldeko 1:00ak aldera hasiko da festa kalean. Ordu horren bueltan zabalduko dituzten tabernekin batera, Askatasuna plazan parranda goizaldera arte, Aros Dj-rekin. Herria dantzan jarriko du. Aros Dj izango dugu, 2015eko Usurbilgo agendako lehen hitzordua. Goizaldeko 1:00etatik aurrera Askatasuna plazan. Gauean egingo duen hotz galantari aurre egiteko "botika" ederra.