Urte amaiera honetan ere, herrian falta direnak gogoan. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa berezia deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, iluntzeko 20:00etan Dema plazan. Gabonetarako deituriko ekimenen artean dugu gaurkoa.
Gogoan izan bestalde, urtarrilaren 10ean euskal presoen eskubideen alde Bilbon deitua dagoen mobilizaziora joateko autobus zerbitzua antolatu dela Usurbilen. Izen emateko epea zabalik dago lekuotan:
Abenduak 31, asteazkena
20:00 Topa berezia Dema plazan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 10, larunbata
17:30 Sare mugimenduak Bilbon deituriko mobilizazioa, "Euskal Herria ahora, now, maintenant, orain!" aldarripean. Autobus zerbitzua Usurbildik. Izen emateko zerrendak urtarrilaren 9ra arte, Txiribogan, Zendoian, Aitzagan eta Bordatxon.