Giro hotza uxatu du, Hurbilago San Silvestre lasterketak

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 31a, 19:41

Urte zahar egun honetako hotz handiari, umore onez eta jai giroan aurre egin diete, gaur arratsaldean ospatu den V. Hurbilago San Silvestre herri lasterketako partaideek. Koadrilak, gurasoak, haur zein gaztetxoak... lasterka ikusi ditugu, herri merkataritza eta ostalaritza suspertzearen aldeko ekimenean. Beroketa ariketekin hasi dute martxa, prestatzaile lanetan aritu den Paulinoren laguntzaz.

San Silvestre lasterketak emandakoa duzue segidan, irudian: