V. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran opari mordoa zozketatu da parte hartzaileen artean. Hurbilago Elkarteko kide diren taberna, jatetxe eta saltoki bakoitzak opari eder askoekin eskertu nahi izan ditu, kirol ekimenean parte hartu duten herritar guztiak.
Baina bazen gehiago ere. Abenduan zehar, Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egin dituztenek, Hurbilagoren Gabonetako Zozketan parte hartzeko aukera zuten. Zozketa, gaur arratsaldeko San Silvestre Herri Lasterketa amaieran ospatu da. Adi, zuen artean, beheko irudian agertzen diren opari ederrok irabazi dituzten lau saritu baitaude. Nortzuk diren? Oraindik ez dakigu, zozketa amaieran ez baita sariturik agertu. Kontsultatu hemen, zeintzuk izan diren zenbaki sarituak:
1. saria: Bizikleta Coluer Sphera 260 Disc HD: 134.294 (Esnaola lurrindegiko bezero bati egokitu zaio).
2. saria: Panasonic TX 42AS500E-42 telebista: 132.063 (Marije arropa dendako bezero bati egokitu zaio).
3. saria: Tablet Airis Onepad 735: 134.650 (Argilan dendako bezero bati egokitu zaio).
4. saria: sukalderako ontziteria: ECCO 5 pieza: 156.571 (Txalaka dendako bezero bati egokitu zaio).