Kiroldegia, etxeko txikienen erreinua jada

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 2a, 09:00

Haur eta gurasoena da Oiardo Kiroldegia asteburu honetan. Zabalik da igandera arte, 2-12 urte arteko herritarrentzako Gabonetako Haur Parkea, puzgarri, tailer eta bestelako ekintzekin. Goizeko lehen orduek eman dutena iruditan bildu dugu jarraian. Segidan duzue, etxeko txikienen jolastoki handian aurki dezakezuenaren inguruko informazio gehiago. Parkera gerturatzen zaretenontzat kontuan hartzekoa; #Kilometroak15 ekimenaren aldeko laguntza biltzeko, Kiroldegiko taberna zabalik izango da asteburuan. 

Ekitaldiak egunero
Epea: 
urtarrilaren 2tik 4ra.
Ordutegia: 
11:30-13:30, 17:00-20:00.
Tokia: 
Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte artekoei.
Antolatzailea: 
Usurbilgo Udala.
Oharra: asteburuan zehar, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko taberna zabalik Kiroldegian.

Urtarrilak 2, ostirala
18:30 "Lapurretak" zirko ikuskizuna: "Ikuskizun dibertigarria eta partehartzailea da. Zigor Ozpin lapurretak egiten ditu baina ez da politikaria, PAILAZOA baizik. Munduari bira eman ondoren eta ehunka emanaldi ikusi eta gero, martxan jarri du bere estiloa daraman ikuskizun berria. Lortuko al du garaile ateratzea? Edo, jendeak bere aurpegia tomatez josiko du? Gertatutakoa gertatuta, espero dut dena hankaz gora jartzea eta partehartzaileei momentu atsegina pasaraztea".

Urtarrilak 3, larunbata
18:30 Txalaparta tailerra.

Urtarrilak 4, igandea
18:30 Diskotxikia.