2015, #Kilometroak15 eta udal hauteskundeen urtea

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 2a, 11:16


Urte berri on! Bakoitzak bere erara, parrandan, mendian... Denok estreinatu dugu jada 2015a. Gogoan izan, ze egunetan bizi garen jakiteko eskura duzuela, eguberri aurretik azken astekariarekin batera banaturiko aurtengo egutegia. Jaso ez baduzue, edo ale gehiago behar izanez gero, etorri NOAUA!ko egoitzara eta eskatu.

Zaloa Arnaiz herritarrak diseinaturiko egutegia eskutan hartzen badugu, egun seinalatu ugari dakartza 2015ak. Ekitaldi mordoa izango da aurten ere; baina bereiztekotan, bi hitzordu nabarmendu behar. Batetik, urriaren 4an ospatuko dugun Udarregi Ikastolaren aldeko #Kilometroak15 ekimena. Eta ezin ahaztu, bozka emateko urte garrantzitsua dugula baita 2015a. Udal eta foru hauteskundeak izango ditugu lehenbizi, maiatzaren 24an. Deialdi honen harira azpimarratu behar da, Sagardo Eguna astebete aurreratuko dela; maiatzaren 17ra. Honako hauek ditugu momentuz, 2015erako iragarriak dauden hitzorduak. Jarraian datozenez gain, ekimen askoz gehiago izango da urtean zehar. Usurbilen beti, bada zerbait eta:

Urtarrila
5: errege kabalgatak.
25: Irisasi BTT 2015 "Hotzak akabatzen".

Otsaila
4: Santa Ageda bezpera.
14: Inauteri Festa.

Martxoa 
8: Emakumeen Eguna.
22: 19. Korrika Usurbilen.

Apirila
5: Aberri Eguna.
25: Usurbilgo III. Dantza Eguna.

Maiatza 
1: Langileen Eguna.
3: Andatza Eguna.
15: San Ixidro Eguna.
17: Sagardo Eguna.
24: Udal eta foru hauteskundeak.

Ekaina 
7: Ikastola Eguna.
23: San Juan bezpera. Festak Kalezarren.

Uztaila
2: Santixabel Eguna. Festak Usurbilen.
25: Santio Eguna. Festak Zubietan.
31: San Inazio Eguna. Festak Zubietan,

Abuztua
3: San Esteban Eguna. Festak Urdaiagan.
16: San Roke Eguna. Ospakizunak Kalezarren.
28-30: Atxegaldeko festak.

Iraila
18-20: Santueneko festak.
27: Truke Eguna.

Urria
4: #Kilometroak 15 eta San Praixku Eguna. Jaiak Aginagan.

Azaroa
1: Artisautza Azoka.
22: Santa Zezili.
25: Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna.
29: Erle Eguna.

Abendua
1: Mikel Laboa gogoan.
3: Euskararen Eguna.
8: Odol Emaileen Eguna.
20: Santo Tomas Azoka.
24: Olentzerorekin gabon kantak abestera.
26: San Esteban Txiki Eguna.
31: Hurbilago San Silvestre Lasterketa.