Jontxu oroitzeko eguna larunbat honetan

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 2a, 14:51


Ostiral honetan urtebete, Jon Uribe gaztea gure artetik joan zenetik. Azken orduotan sare sozialetatik, bere omenez zabaldu den irudi eta mezua duzue ondokoa. "Joan zinen arren, oso gertu sentitzen zaitugu, Jontxu!" dio. Hala da. Uribe gure artetik joan zenetik urtea joan da, baina bere aldeko memoriak bizirik dirau. Horren erakusle, Jontxuren lagunek larunbat honetarako, urtarrilaren 3rako prestatu duten omenaldi eguna. 

Urtarrilak 3, larunbata
11:00 Jokoak frontoian.
13:00 Poteo musikatua.
14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian.
19:00 Omenalditxoa (argazki proiekzioa) eta jarraian, herriko taldeen kontzertuak Askatasuna plazan.

Antolatzaileak: Jontxuren lagunak.