Jontxu, omendua eta ohorezko zaindari gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 3a, 13:00

Ohore guztiekin omentzen ari diren Jon Uribek, ohorezko txokoa du gaurkoan. Herri erdigunean, herritarren bilgunea den frontoian eseki dute Jontxuren irudia. Hain ondo definitzen zuen irribarre goxo batekin ageri da. Jontxu omendua, eta Jontxu baita, bere omenaldiko ohorezko zaintzailea gaurkoan.