Errege Egun bezpera, askorentzat ezohikoa eta zubi luze baten baitakoa izango den astelehen hau. Urtarrilak 5 dituela gogoan izanda, hitzorduari hutsik egin gabe, bidean datoz erregeak. Dena ongi antolatua dute, Usurbilen, Zubietan eta Aginagan, haur nahiz helduekin egoteko. Guztira, hiru errege kabalgata ospatuko baitira gaur iluntze partean, inguruotan. Erregeak badatozela iragartzen lehena, erregeen postaria izango da. Haurren gutunak biltzen ariko da, goiz partean frontoian.
Hauexek dituzue, Errege Kabalgaten hitzorduak:
Urtarrilak 5, astelehena
Usurbilen
11:00 Erregeen postaria, Ziortzako egoitzatik irtengo da frontoirantz.
Ondoren, haurren gutun bilketa frontoian.
18:00 Errege kabalgataren abiatzea, Urdaiagatik.
19:30 Erregeak frontoira iritsi eta azken ekitaldia.
Antolatzailea: Ziortza.
Zubietan
19:15ak aldera, Errege kabalgata Zubietako plazara iritsiko da.
Antolatzailea: Pilota Elkartea.
Aginagan
17:30 Txokoaldetik, Aginagako errege kabalgataren abiatzea.