"Igelak eta zapoak" filma haurrentzat, 17:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 4a, 09:00


Usurbilgo Udalak Ziortzakoen laguntzaz antolaturiko film proiekzioa, igande arratsaldeko 17:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. Zehaztasunak hemen:

Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: 3 euro, egunean bertan Sutegin salgai.
Sinopsia: “Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka: Erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin honetan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte eta azeri eta orein batekin topo egingo dute! Baina Max eta Jessek aurkituko al dituzte igel buru famatuak?”.

Iraupena: 75 minutu.
Nori zuzendua: haurrei.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Ziortza.