Egunotako jan edanarekin asetu ez bazarete, egin lekua sabelean, igande honetan ospatuko den 2015eko lehen Tipi-Tapari. Era desberdinetara prestaturiko gula pintxo gozo askoak dastatzeko aukera izango duzue Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Tragoarekin batera, 2 eurotan.
Pintxoak eskatzen joan ahala, zazpi tabernotan zigilua jartzeko eskatu. Hartara, igande arratsaldeko 15:00etan ospatuko den zozketan parte hartu ahalako duzue. Bi sariotako bat irabaz dezakezue; batetik, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutzeko 150 euroko erosketa balea. Eta baita bi lagunentzako afaria ere. Zorte on eta on egin!
Irudia: Hurbilago.