Urtarrilak 7, asteazkena. Ezohiko astelehena askorentzat gabonetako atsedenaldiaren ostean, lanera edo liburu artera itzultzeko eguna baitugu. Besteak beste, herriko ikastetxeentzat. Abenduaren 19an izan zuten opor aurreko azken klase eguna. Kalean ospatu zuten, baserritar jantziekin, gabon kantak abesten. Ikasgeletara itzuli eta aste gutxira jendaurreko beste bi ekitaldi nagusi ospatuko dituzte Udarregi Ikastolan. Danbor eta inauteri festa bana. Prestaketa lanetan murgilduko dira laster:
-Urtarrilak 19, astelehena: danborrada saioak.
-Otsailak 13, ostirala: Inauterietako ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.