Teknologia berrien erabileraren inguruko formazio saioa

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 7a, 06:00

Urtarrilaren 26an, 18:00-20:00 artean Potxoenean. Teknologia berrien erabilera osasuntsu eta arrisku gabekoa izango da formazio saioko mintzagai nagusia. Hitzordua, Pantallas Amigas ekimeneko kide Araiz Zalduegik bideratuko du. “Formakuntza saio honen helburua, internet eta teknologia berriak erabiltzerakoan adingabeek aurkitu ditzaketen arriskuak eta hauen ondorioak aztertzea izango da. Honekin batera, adingabeak babesteko sustatu ahal diren prebentzio-neurrietaz aholku emango da”, antolatzaileek berri eman dutenez.

Formazio saio hau, Usurbilgo Udalak onartua duen Mendekotasunen Prebentziorako I. Udal Planaren baitan kokatzen da. Teknologia berrien erabilera osasuntsua sustatu nahi da herriko ikastetxe eta herritarren artean. Guraso, tutore legal edota hezitzaile lanetan dihardutenei zuzendua egongo da. Izen emateko, apuntatu aurrez doan bideotatik:
gizartelangilea3@usurbil.eus
943 377 110