Martxoaren 22an Usurbildik igaroko den 19. Korrika laguntzeko aukera dugu herritarrok. Korrika Laguntzailea kanpaina martxan da beste urte batez. 12 euroko ekarpena egin, eta trukean, "laguntzaile zarela adierazten duen pina, Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika Laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa" eskura dezakezue. Pina, txartela eta katalogoa, Etumeta AEK euskaltegian eskuratu ahalko dira.
Gogoan izan, abenduaz geroztik salgai dagoela euskaltegian baita, martxoaren 19an Urepelen hasi eta hilaren 29an Bilbon amaituko den 19. Korrikako materiala; jertseak, mahuka motz eta luzedun kamisetak, bufak, txanoak, motxilan bihurtzen diren poltsak... Tamaina eta kolore ezberdinetan. Bertaratu euskaltegira. Materiala probatu eta erosteko aukera duzue jada. 19. Korrika pasa arte salgai izango duzue.
Informazio gehiagorako:
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es
Korrika Kulturalaren aurkezpena
Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea, betidanik AEK-k izan dituen helburuokin bat eginez, 19. Korrika girotzen hasteko, Korrika Kulturala ospatuko da datozen asteotan Euskal Herriko hainbat txokotan. Ostegun honetan aurkeztuko dute Korrika Kulturala. 2013koa Usurbilen ospaturiko egun osoko jaialdi batekin abiatu zen.
Informazio gehiago: korrika.eus